Ekonomia
Finantza-ekarpenak
Erredakzioa
Bestalde, Kontsumobideko zuzendariak bere burua zuritu du, eta Eroskiren eta Fagorren jarrera defendatzen ez duela argitu du. "Legearen betetzeari buruz besterik ari nintzen", azpimarratu du.
Finantza-ekarpenak igortzean Eroskik eta Fagorrek izandako jarrera defendatzeagatik Belen Greaves Kontsumorako Euskal Agentziaren (Kontsumobide) zuzendaria gaitzestea eskatu dio PSE-EEk Eusko Legebiltzarrari. Alderdi sozialistaren ustez, Greavesen ez da inpartziala izan.
Horrela, mozioa izapidetu dute sozialistek Eusko Legebiltzarrean, ostiraleko kontrol saioan Jon Darpon Osasun eta Kontsumorako sailburuak Kontsumobideko langileren "konpromisoa eta inpartzialtasuna" defendatu ostean.
PSEk dioenez, Eroskiren, Fagorren eta finantza-ekarpenak erosi zituzten herritarren arteko gatazkan "Kontsumobidek egiten duen bitartekaritza lanaren gainean, mesfidantzaren itzala zabaldu du Greavesek".
Bestalde, Greavesek bere burua zuritu du, eta Eroskiren eta Fagorren jarrera defendatzen ez duela argitu du. "Legearen betetzeari buruz besterik ari nintzen", azpimarratu du.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa