Ekonomia
Egonkortasun ituna
Erredakzioa
Akordioak lortzeko “gaitasun eza” egotzi dio lehendakariari, atzo ahaldun nagusiekin eta Eudeleko presidentearekin egindako bileraren harira.
Albisteak (2)
Ahaldun nagusiek eta Urkullu lehendakariak atzo egin zuten bileran “akordiorik” lortu ez zutela azpimarratu du gaur Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Horren hitzetan, Jaurlaritzak ez zien diputatu nagusiei “inongo planik” aurkeztu.
“Ez dago planik. Oso ideia garrantzitsua dela uste dut. Ez genuen akordiorik lortu, eta hori ere oso garrantzitsua da. Aurretik idatzitako gidoia eta argazkia saltzen saiatu da Urkullu”, adierazi du Ugartek agerraldi batean.
Akordioak lortzeko “gaitasun eza” egotzi dio lehendakariari, atzo ahaldun nagusiekin eta Eudeleko presidentearekin egindako bileraren harira.
Bilduren Gobernua krisiari aurre egiteko neurriak adosteko prest agertu da, baina proposamenak eztabaidatzeko toki aproposak Eusko Legebiltzarra eta EAEko Batzar Nagusiak direla azpimarratu du.
EAJk uste du Gipuzkoak parte hartuko duela
Gipuzkoako Foru Aldundiari erantzunez, Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan du balizko itun horretatik kanpo geratzea gipuzkoarren kaltetan litzatekeela.
Atzoko bilera “urrats garrantzitsua” izan zela adierazi du, “lidergo partekatuaren adierazle”.
EAJk ez du aurreikusten Gipuzkoak atzoko “itun” horretan parte ez hartzea. Gipuzkoak akordioan parte hartuko balu, “aurreikusita dauden egitasmo batzuk” gauzatzeko aukera izango lukeela gaineratu du.
Hala ere, gai horren inguruan erabakitzeko batzorde bat sortuko dutela nabarmendu du Egibarrek. Bertan, ahaldun nagusiek eta Eudelek proposamenak eta ekimenak jarriko dituzte mahai gainean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa