Ekonomia
Eurostaten datuak
Erredakzioa
Euroguneko langabezia tasa hamarren bat igo da martxoan aurreko hilabetearekin alderatuz gero. Euroako Enplegu komisarioaren langabeen kopurua "onartezina" da.
Ilara, INEMeko bulego batean. Argazkia: EFE
Euroguneko langabezia tasa hamarren bat igo da martxoan aurreko hilabetearekin alderatuz gero, eta inoizko mailarik altuenean da, % 12,1ean, Eurostat Europako estatistika bulegoak jakinarazi duenez.
Europar Batasunean adierazlea % 10,9an kokatu du da, Espainian, berriz, bi hamarren igo da eta % 26,7an kokatu da.
Bai euroguneko herrialdeetan, bai Europar Batasunean, langabezia tasak "nabarmen" igo dira 2012ko martxoko datuekin alderatuz gero, orduan % 11n eta % 10,3an kokatu ziren, hurrenez hurren.
Laszlo Andor Euroako Enplegu komisarioaren arabera, zenbateko horiek "ez dute aurrekaririk" eta "onartezinak" dira. Atzeraldiaren eta langabeziaren datuek Europako sistema politikoaren eta ekonomikoaren inguruko ziurgabetasuna areagotu duela adierazi du.
Tasarik altuenak Grezian (% 27,2), Espainian (% 26,7) eta Portugalen (% 17,5) erregistratu dira. Zerrendaren beste muturrean, berriz, Austria (% 4,7), Alemania (% 5,4) eta Luxenburgo (% 5,7) daude.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa