Ekonomia
Kontu publikoak
Erredakzioa
Halaber, Bizkaiko Aldundia Lutxanako tunelak ixteko eta herritarrentzat beste pasabide berri bat eratzeko Barakaldoko Udalarekin batera elkarlanean arituko dela esan du ahaldun nagusiak.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Bizkaiko Foru Aldundiak 19,9 milioi euroko soberakina lortu du 2012ko Aurrekontuen itxieran, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak jakitera eman duenez.
Aldundiaren Gobernu Kontseiluan harturiko akordioen berri emateko prentsaurrekoan jakinarazi du Bilbaok "krisi garai hauetarako albiste on txikia". Iazko kontu publikoak "positiboak" izan direla esan du, "zulo berririk sortu gabe".
2012. urtea defizitik gabe ixtea aurreikusten zutela ekarri du gogora ahaldun nagusiak, eta "azkenean, 19,9 milioi euroko likidazio positibo hau lortu dugu", azpimarratu du.
Lutxanako tunelak "ixteko" aukerak ikertzen ari dira
Bestalde, Bizkaiko Aldundia Barakaldoko Udalarekin batera elkarlanean arituko da Lutxanako tunelak ixteko eta herritarrentzat beste pasabide berri bat eratzeko.
Jose Luis Bilbaok azaldu duenez, aukera gainaldean pasabide bat egitea izan daiteke, baina azken erabakia Barakaldoko Udalak duela esan du. Bertan, PSE-EEk gobernatzen du.
Tontxu Rodriguez bertako alkateak Lutxanako tunelak ixtea agindu du, segurtasunerako arriskutsuak direla iritzita, batik bat emakumeentzat, azken hilabeteetan tuneletan gertatutako sexu-erasoen eta lapurreten ostean.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa