22:29

Ekonomia

Naturgasen egoitza berria

Aurten inbertsioetarako baliabide gehiago izatea espero du Urkulluk

Erredakzioa

Naturgasek Bilbon ireki duen egoitza berriaren inaugurazioan izan da lehendakaria. EDP taldeak 17 milioi euro inbertitu ditu 1924ko eraikina berritzeko.

0:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekonomia berpiztuko duten inbertsioak egin ahal izateko aurten Jaurlaritzak baliabide gehiago izatea espero duela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak Bilbon, Naturgasek bertan ireki duen egoitza berriaren inaugurazioan.

Halaber, konfiantza agertu du Europar Batasunak defizit-muga malgutu dezan, horrek enplegua sortzeko ''inbertsio ahalegin handiagoa'' bultzatuko lukeelako.

"Baliabide guztiekin egingo du lan Jaurlaritzak ekonomia berpizteko. 2013an bertan baliabide ekonomiko gehiago lortzea da gure itxaropena. Inbertsio handiagoak garapenaren handiagoa dakarrela badakigu; pizgarri gehiago, enplegua lortzeko aukera gehiago'', gaineratu du.

Ekitaldian, besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta PSE-EEko, PPko eta patronalaren eta enpresa handien zenbait ordezkari izan dira.

Euskadiren alde, ''konfiantza eta elkarlan aro berria'' irekitzera deitu ditu bertan bildutakok Urkulluk. ''Bizi ditugun erronka ekonomiko eta sozialak gainditzera eramango gaituen aro berria'', gaineratu du lehendakariak.

17 milioi euro, ''erakin adimentsu batean''

''Eraikin adimentsua'' da Naturgasen egoitza berria, irizpide jasangarrietan, kontsumo baxuan eta energiaren erabateko ustiapenean oinarrituta.

Enpresak berak azaldu duenez, tankera horretako ohiko erakinen % 60 CO2 gutxiago sortzen du, eta bioklimatika eta jasangarritasun arkitekturan erreferentziazko eraikina da.

EDP taldeak 17 milioi euro inbertitu ditu 1924ko Bilboko eraikin historiko bat eraberritzeko, eta garai hartako hormak bere horretan utzi dituzte.

EDP Taldea

Elektrizitatea eta gas naturala ekoitzi, banatu eta merkaturatzeko negozioa da EDP Taldea, eta, Euskadin, Naturgas Energia enpresaren bitartez hornitzen ditu gasez eta elektrizitatez enpresak eta herritarrak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena