Ekonomia
Araudi berria
Erredakzioa
Langile publikoek lanaldi zatitua, jarraitua edo mistoa izan ahalko dute. Gaur onartu du Jaurlaritzak araua.
Funtzionarioen ordutegi berriak onartuko dituzte astelehen honetan. Argazkia: EITB
Eusko Jaurlaritzak langile publikoen lanaldi eta ordutegiei buruzko araudi berria onartu du gaur, Gobernu bileran. Araudi berriak ezarriko duenez, langile publikoek 1.610 ordu lan egin beharko dituzte aurten.
Gainera, lanaldi zatitu, jarraitu edo mistoaren artean hautatzeko aukera izango dute, eta hiru baimen-egun eta oporretarako 22 lanegun izango dituzte urtean.
Lanaldiei dagokienez, zatitua dutenek 8 ordu eta 15 minutuko lanaldia izango dute eguneko, astelehenetik ostegunera, goizez eta arratsaldez, eta 7 ordukoa, berriz, ostiraletan, lanaldi jarraituan.
Lanaldi jarraitua dutenek, bestalde, 7 ordu eta 30 minutuko lanaldia izango dute eguneko, astelehenetik ostiralera. Lanaldi mistokoek astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan lanaldi jarraitua izango dute, eta astearteetan eta ostegunetan, berriz, zatitua.
Halaber, lanaldi zatitua edo mistoa aukeratzen duten langile publikoek edo organismo autonomoetako langileek 6 ordu eta 30 minutuko lanaldi jarraitua izango dute udan, ekainaren 3tik irailaren 29ra (biak barne).
Araudiaren arabera, 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten langileek ordutegia malgutu ahal izango dute: gehienez jota, 09:30ean sartuko dira goizetan, eta zehaztutako ordua baino ordu erdi geroago arratsaldeetan. Ordutegia malgutuz gero, asteko lanaldia osatu arte falta den denbora hilean-hilean errekuperatu ahal izango dute.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa