16:57

Ekonomia

Mobilizazio sindikala

Grebak 'susperraldi ekonomikoa oztopatzen du', Jaurlaritzaren ustez

Erredakzioa

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan duenez, maiatzaren 30erako deitu duten greba orokorra "ekonomia berpizteko oztopo handia da".

  • Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EITB

    Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan duenez, sindikatu abertzaleek maiatzaren 30erako deitu duten greba orokorra "ekonomia berpizteko oztopo handia da, eta susperraldia desitxuratzen du".

Europa Pressi eskainitako elkarrizketan esan duenez, Eusko Jaurlaritzaren "lehentasuna euskal ekonomia suspertzea da", eta duela urte batzuetako erritmo produktibo eta industriala berreskuratzea, krisiaren ondorioz "atzeraldia" pairatu duelako.

"Lehentasuna hori bada, greba orokorra horretan aurrera egiteko oztopo handia bihurtzen da", azaldu du Erkorekak.

Krisia gelditzea

Erkorekaren esanetan, "une honetan justu kontrakoa bilatu behar dugu, elkar ulertzeko eta jarduera ekonomikoaren susperraldia lortzeko lan egin, hain zuzen ere, azken urteetan krisiak zalantzan jarri duelako".

Hori dela eta, greba-deialdi hori "ekonomia eta jaduera industriala ahalik eta lasterren berpizteko oztopoa da, argi eta garbi". "Lehentasuna hori izan behar da, eta espero dut euskal herritar gehienak ideia horrekin bat etortzea", esan du, "greba orokor batek susperraldi ekonomikoaren bidea desitxuratzen du".

Gauzak horrela, Erkorekak ohartarazi duenez, urte hauetan izan diren "greba orokorrek ez dute krisia gelditu". Hala ere, sindikatuak "nahi dutena egiteko libre" direla azpimarratu du jeltzaleak, "horretarako baitago askatasun sindikala".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena