Ekonomia
'Krisialditik irten'
Erredakzioa
Lehendakariak azaldu duenez, "hazkunde, garapen eta ongizate bide berriak bilatu eta topatzeko" helburuarekin egingo dute inbertsioa.
Lehendakariak Euskadik "amore ematen" ez duela esan du. Irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak 1.000 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Euskadi berritzeko asmoarekin. Lehendakariaren esanetan, Euskadik ez du "amore ematen ezta gelditzen ere krisialdiaren aurrean"; inbertsioak "lehen bai lehen" atzeralditik ateratzea eta "hazkunde, garapen eta ongizate bide berriak bilatu eta topatzea" du helburu.
Urkullu Zamudioko Parke Teknologikoan egon da gaur, ostirala, sare elektriko adimenduneko laborategi handienetako baten inaugurazioan. Laborategiak postu nabarmenean jarriko du ZIV enpresa bizkaitarra Crompton Greaves (CG) enpresa taldearen barruan. Iazko udatik da enpresa-talde horren kide.
Crompton Greaves Indiako enpresa Avantha holdingean sartuta dago, munduko enpresa-talde handienetako bat, 4.000 milioi dolarreko salmentekin eta 22.000 langile ingururekin, 90 herrialdetan.
I + Geko Samrtgrids-en laborategiarekin, Zamudion, Power Automation arloan leku aparta lortu nahi dute.
Hitzaldian, lehendakariak esan du "gure herrialdeak berrikuntza, kooperazioa eta gainditzeko grinarekin" bat egiten duela.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa