22:01

Ekonomia

Jaurlaritzarekin bilera

Aurrekontuak zenbait baldintzapean adosteko prest agertu da PP

Erredakzioa

''Lehentasuna Euskadiko herritarren beharrak asetzea beharko luke, eta ez beste toki batzuetako beste inoren gastuak'', azaldu du Damboreneak.

0:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2013ko Aurrekontuak onartzeko akordioa lortu nahi baldin badu ''bere gogo nazionalistak apaldu'' behar dituela ohartarazi dio Anton Damborenea PPko legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzari.

Ricardo Gatzagaetxebarria Jaurlaritzako Ogasun sailburuarekin bilera egin du PPk astearte honetan, eta Aurrekontuak zenbait baldintzaren menpe adosteko asmoa agertu dio Alderdi Popularrak Jaurlaritzari. Hala, Damborenearen hitzetan, ''lehentasunen artean Euskadiko herritarren beharrak asetzea dituen Aurrekontu erreal bat'' negoziatzeko prest dago PP, ''eta ez beste toki batzuetako beste inoren gastuak asetzeko Kontuak''.

"Argi utzi diegu ulertzen dugula Jaurlaritzak diru-sarrera gutxiago duela, baina ezin dugu ulertu Euskaditik kanpoko gasturik egotea'', gaineratu du. Ildo horretan, Damborenean esan du PPk ezin duela ulertu Jaurlaritzak ''sasienbaxadak edo Frantzian  ikastola deitu nahi dituzten ikastetxe publikoak finantzatzea, hemen beharrezkoa dena enplegua sustatzea eta bultzatzea denean''. ''Ez da onargarria ezertarako balio ez duten enbaxadetan eta Iparraldeko ikastetxe publikoetan dirua inbertitzea, ezta funtzionarioak euskalduntzeko hamar milioi bideratzea ere, diru hori mediku eta erizainen zerbitzuetan murrizketak ekiditera bidera daitekeenean'', gaineratu du.

Proposamena aztertuko dutela eta ''akordiorako aukera'' ikusten dutela esan die Jaurlaritzak, Damborenearen hitzetan, eta datorren astean erantzungo diete, PPko ordezkariak aurreratu duenez.

Edonola ere, PPko kideek uste dute Aurrekontuak luzatzea duela Jaurlaritzak buruan, eta Alderdi Popularrak 2013ko Aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketa aurkezteko asmoari eusten diote,  Damboreneak baieztatu duenez. Halaber, Kontuei aurkeztu behar dizkieten alde bateko zuzenketak prestatzen jarraitzen dutela baieztatu du.

Gaurkoan, ordubeteko bilera egin dute Alderdi Popularrak eta Jaurlaritzak, eta, astean zehar, gainerako alderdiekin egingo ditu bilerak Urkulluren Exekutiboak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena