Ekonomia
Adierazpen polemikoak
Erredakzioa
"Etxegabetzeen aurkako plataformaren eta Bilduren arteko ideien batasuna batere positiboa ez" dela adierazi du Cristina Cifuentes Gobernuaren ordezkariak.
Cristina Cifuentes Gobernuko ordezkariaren aurka egitea aztertzen ari direla esan du gaur Ada Colau Etxegabetzeen aurkako Plataformaren (PAH) bozeramaileak. PAHk Bildurekin eta Sorturekin loturak dituela esan du Cifuentesek. Akusazioa "oso larria eta aldi berean barregarria" dela salatu du Colauk.
Cifuentesen adierazpenak "oso larriak" eta "barregarriak" direla esan du Colauk. "Ez dute sinesgarritasunik, mundu guztiak ezagutzen gaituelako eta mugimendu anitza eta bakezalea garela badakite, eta etxegabetzeak eragozteko bakarrik lan egiten dugu", Colauren hitzetan.
ETAko presoen aldeko manifestaldi bati babesa zergatik eman zion argitzeko eskatu dio Cifuentesek PAHri gaur. "Etxegabetzeen aurkako plataformaren eta Bilduren arteko ideien batasuna batere positiboa ez" dela adierazi du Gobernuaren ordezkariak.
Horrela, Radio Nacional irratian, goizean, egindako adierazpenak zehaztu ditu Cifuentesek. Etxegabetzeen aurkako kolektiboak "ETAren aldeko taldeekin" lotu ditu Gobernuko ordezkariak, "estrategia "nahikoa erradikala" dutelako.
"Herritarren aurrean azalpenik ematea ez du merezi, baina akusazio oso larria da, PAH terrorismoarekin nahastea, ez dugu zerikusirik. Terrorismoaren biktimek adierazpenak ongi hartu dituztenik ez dut uste", esan du Colauk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa