20:03

Ekonomia

Urtero 1.614,4 ordu

Lanaldia luzatuko duela baieztatu die Osakidetzak sindikatuei

Erredakzioa

Osakidetzaren jarrerak "edozein akordio lortzea asko zailtzen" duela salatu du CCOO sindikatuak. Bileran "desengainu handia" hartu duela esan du SATSE EAEko erizainen sindikatuak.

  • SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT  sindikatuen elkarretaratzea Gasteizen. EFE

    SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen elkarretaratzea Gasteizen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek aurreneko bilera egin dute gaur. Osasun Sailak urtean 1.614,4 orduko lanaldia ezartzeko borondatea azaldu die sindikatuei. Sindikatu guztiak proposamenaren aurka agertu dira, lanpostuak deuseztatuko dituelako.

Bileran, Jose Armentia Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak eta ordezkaritza duten sindikatu guztiek (Medikuen Sindikatua, Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT) parte hartu dute.

"Elkarrizketa zabalik mantentzeko errespetua, erantzukizuna eta gardentasuna" bultzatuko dituela azaldu du Armentiak aurreneko bileran.

Osakidetzako langileek, sindikatuek eta zuzendariek "ahalegin handiagoa" egin behar dutela aldarrikatu du Armentiak.

Sindikatuak

Osakidetzaren jarrerak "edozein akordio lortzea asko zailtzen" duela salatu du CCOO sindikatuak, lan baldintzek "okerrera egingo" dutelako eta lanpostuak "deuseztatuko" dituelako.

Bileran "desengainu handia" hartu duela esan du SATSE Euskadiko erizainen sindikatuak; izan ere, Osakidetzako zuzendaritzak "borondatea argi utzi du, baina xehetasunik eman gabe".

Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Osakidetzako egoitzaren aurrean, Gasteizen. Manifestariek murrizketen kontra protesta egin dute.

Sindikatuak eta Osakidetza apirilaren 11n bilduko dira berriz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena