10:59

Ekonomia

Aurrekontuak 2013

Gatzagaetxebarria: 'Aurrekontuek ontzeko denbora behar dute'

Erredakzioa

Ricardo Gatzagaetxebarria Ekonomia eta Ogasun sailburuak oposizioko alderdiei esan dienez, Aurrekontuek "gastu sozialean egingo dute enfasia", beraz, horiek ez eragoztea espero du.

  • Ricardo Gatzagaetxebarria Ekonomia eta Ogasun sailburua. Argazkia: EITB

    Ricardo Gatzagaetxebarria Ekonomia eta Ogasun sailburua. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2013rako Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuen "bihotza" ezagutu ostean, gainerako alderdi politikoek Aurrekontuen onarpena ez eragoztea espero du Ricardo Gatzagaetxebarria Ekonomia eta Ogasun sailburuak.

Halaber, sailburuak azpimarratu duenez, Aurrekontuek "gastu sozialean egingo dute enfasia", oposizioak "duela bi egun arte eskatu zuen bezala". "Aldeko jarrera ez badute, Aurrekontuen onarpena ez eragoztea izan daiteke aukera bat", azaldu du.

Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean Gatzagaetxebarriak esan duenez, Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ostean, aurrekontuen proiektuak "epe propioak ditu, ontzeko denbora behar duelako". "Aurrekontuen nondik norakoak ezagutzeko, alderdi politikoek lana eta denbora hartu behar dute", nabarmendu du.

Planteamendu eraikitzailea

"Behin Aurrekontuen edukia eta bihotza era sakonean ezagututa, alderdiek planteamendu eraikitzailea egitea espero dut", adierazi du Gatzagaetxebarriak, "hala ere, iradokizunak eta planteamenduak jasotzeko prest gaude".

Oposizioko alderdiek plazaratutako hasierako salaketak "ondo" hartu dituela azpimarratu du sailburuak. "Errespetua diegu, ondorioz, denbora eman behar diegu hausnarketak egiteko", esan du.

"Diru-sarrerei dagokionez, 1.232 milioi euro gutxiago izango ditugu. Hori kontuan hartuta, planteamendu eraikitzaileak jasotzea espero dugu", adierazi du sailburuak, "inork ez du nahi aurrekontu murriztu batean parte hartu, baina herrialdearen errealitate politikoa da".

Eztabaida

Bestalde, Jaurlaritza "eztabidatzeko prest" egongo dela iragarri du, "sentsibilitate guztiak jasotzeko, zenbakiek ezarri diguten muga aintzat hartuta". Gatzagaetxebarriak esan duenez, "nahi duten aldaketa beste egiteko prest gaude".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena