Ekonomia
Ontziola
Erredakzioa
220 milioi euroko kontratu horrek ontziolan 2015. urtera arte lana egotea ekarriko lukeela azaldu dute.
Sestaoko La Naval ontziola.
Sestaoko La Naval enpresak 220 milioi euroko kontratu bat galdu du Europako Batzordearen atzerapena dela eta; izan ere, Espainiako "tax leasen", hau da, ontziolei emandako balizko laguntzen inguruan, erabaki bat eman behar du.
Enpresak ohar baten jakinarazi duenez, ontziola Norvegiako armadore batekin ontzi bat egitea negoziatzen ari zen, baina Bruselaren erabakiaren atzerapenak kontratua Koreari ematea eragin duela salatu dute.
Kontratu horrek 2015. urtera arte lana egotea ahalbidetuko lukeela azaldu dute, 1,7 milioi orduko lana zelako.
Euren iritziz, Europako Batzordeak hartu behar duen erabakiaren ziurgabetasunak "Espainiako ontziolen kaudimena zalantzan jartzen du eta eraikuntzarako ezinbestekoa den finantzaketa zailtzen du".
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa