Ekonomia
Supermerkatu berriak
Erredakzioa
EITB
Lehen fasean, 25 saltoki ireki eta 1.000 enplegu sortzeko helburua du. Sei urtean 50 milioi euro inbertitzea da Mercadonaren asmoa.
Mercadona
2014 bukaeran edo 2015 hasieran Euskadin bere lehen saltokia irekitzeko asmoa du Mercadonak. EAErako epe laburrean duen plan estrategikoa Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dio Mercadonak, eta, plan horren arabera, datozen sei urteotan 25 supermerkatu irekitzeko asmoa du konpainiak. Guztira, 50 milioi euro inbertitu eta 1.000 enplegu sortu nahi dituzte, saltoki bakoitzean 40 enplegu egonkor sortzea baitute helburu.
Erosketak, Euskadiko hornitzaileei
Patricia Cortizas Mercadonako Kanpo Harremanetarako eskualdeko zuzendariak azaldu duenez, bertoko ekonomia dinamizatzen lagundu eta enplegua eta aberastasuna sortu nahi ditu konpainiak, eta, horretarako, gutxieneko bat Euskadiko hornitzaileei erostekokonpromisoa hartuko du. Zehazki, urtean, gutxienez 150 milioi euroko erosketak Euskadiko hornitzaileei egiteko konpromisoa
hartuko du Mercadonak.
Mercadona, zenbakitan
Guztira, 1.400 saltoki ditu Mercadonak, eta 70.000 lagunek egiten duten bertan, lan kontratu egonkorrekin, konpainiak emandako datuen arabera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa