10:49

Ekonomia

Elkarrizketa

ELAk ez du baztertzen greba orokorra deitzea

Erredakzioa

Txiki Muñozek esan du EAJ Gobernuan egotea ez dela oztopo greba egiteko, Jaurlaritzak langile publikoen lanaldia luzatu ostean. Halaber, mobilizazioak iragarri ditu datozen asteetarako.

0:43
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusiak ez du baztertzen greba orokorra deitzea, eta datozen egunetan mobilizazioak egingo dituztela iragarri du, atzo Eusko Jaurlaritzak funtzionarioen lanaldia luzatzea erabaki ostean.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azpimarratu du EAJ Gobernuan egotea ez dela oztopo izango greba orokorra deitzeko. "Ez dugu greba orokorra deitzen Gobernuan dagoen alderdiaren arabera. Egoerak mobilizazioak egitea eskatzen badu, egin egingo ditugu", ohartarazi du.

Martxorako prestatu dituzten protesta ekitaldien berri eman du ELAko idazkari nagusiak. Martxoaren 12an kontzentrazioa deitu dute, hain zuzen ere, Iñigo Urkulluren Gobernuak aurrekontu proposamena onartzea aurreikusita dagoen egunean. Halaber, martxoaren 16an manifestazio bat egingo dute Bilbon, langile klasearen haserrea agerian uzteko.

Muñozen iritziz, "mobilizazioak egitea da Eusko Jaurlaritza iritziz aldarazteko modu bakarra". Hori dela eta, klase politikoari presioa egiten jarraituko dute.

ELAko idazkari nagusiak atsekabetuta hitz egin du Urkulluk Confebask patronalaren eskariei men egin dielako, eta Mariano Rajoy Espainiako presidentearen murrizketa neurriak bere egin dituelako.

"Txiki" Muñozek langileei eraso egitea egotzi dio Jaurlaritzari, funtzionarioen lanaldia luzatuta.

Negoziatzeko borondatea agertu du Adolfo Muñozek, baina "ez dago elkarrizketarako tarterik Gobernuak patronalaren eskari guztiak betetzen dituenean".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena