09:59

Ekonomia

2013ko Aurrekontuak

Aurrekontuak 'oso zorrotzak' izango direla aitortu du Jaurlaritzak

Erredakzioa

Talde parlamentarioei Aurrekontuekin bat egitea "kosta" egingo zaiela aitortu Ogasun eta Finantza sailburuak.

  • Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburua. EFE

    Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburua. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburuak aitortu egin du aurtengo Aurrekontuak "oso zorrotzak" izango direla, eta Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioei "kosta" egingo zaiela bat egitea.

Onda Vasca irrati katean eskainitako elkarrizketa batean, Gatzagaetxebarriak "erantzukizunez jokatzeko deia" egin die taldeei, Aurrekontuak adosteko, edo, "posible izan ezean", "behintzat ez galarazteko".

"Esfortzuak egingo ditugu zeregin horretarako eta proiektua Ganberan izapidetzeko", gaineratu du.

Horren ildotik, gainerako alderdiek babesa ematen ez badute, Aurrekontuak ez galaraztea eskatuko dietela esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena