11:12

Ekonomia

Lehendakariarekin bilera

Finantzen Kontseiluko kide izateko Udal Legea eskatu du Eudelek

Erredakzioa

Udal Legea orain 30 urtetik zintzilik duten aldarria dela ekarri du gogora Eudelek eta legegintzaldi honetan onartu ahal izatea espero du.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eudeleko presidentea, Ibone Bengoetxea.

    Iñigo Urkullu lehendakaria eta Eudeleko presidentea, Ibone Bengoetxea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ibone Bengoetxea Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko presidentea Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu da eta Udal Legea onartzeko eskatu dio, Finantza Publikoen Euskal Kontseiluko partaide izatea ahalbidetzeko.

EAEko egoera politikoa eta ekonomikoa aztertzeko bilera-sorta hasi du lehendakariak eta Lehendakaritzan Bengoetxearekin bildu da goizean. Azken honek prentsaurrekoa eskaini du bileraren ostean, baina ez du argitu lehendakariak Udal Legea onartzeko konpromisoa hartu duen ala ez.

"Lehendakariak hartu dituen konpromisoak berak azaltzea nahiko nuke", esan du.

1979an Gernikako Estatutua onartu zenetik, Udal Legea ez da inoiz aurrera atera. Eudelentzat garrantzitsuena "Udalen eskumenak zehaztuko dituen Udal Legea egitea da", eta, Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak ez ezik, Finantzen Euskal Kontseiluan Udalek ere parte hartzea.

Erakunde horretatik egiten da euskal ogasunek bildutako diruaren banaketa. Patxi Lopezen (PSE) Jaurlaritzak egin zuen Udal Legearen proiektuak Udalen, Jaurlaritzaren eta Aldundien parte hartze paritarioa aurreikusten zuen, baina azkenean ez zen onartu.

Udal Legea orain 30 urtetik zintzilik dagoen eskaera dela ekarri du gogora Bengoetxeak eta legegintzaldi honetan onartzea espero du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena