Ekonomia
Aurrekontuak
Erredakzioa
"Gizartearen oinarrizko beharrei" lehentasuna emateko eskatu dio Jaurlaritzari AHT Gelditu Abiadura Handiko Trenaren aurkako plataformak.
AHTren lanak Gipuzkoan. Argazkia: EITB
AHT Gelditu Abiadura Handiko Trenaren aurkako plataformak Iñigo Urkulluren Jaurlaritza berriari 2013ko aurrekontuetatik proiektuari dirurik ez emateko eskatu dio.
AHTren aurkako hainbat ekimen aurkeztu ditu Mila Elorza taldeko bozeramaileak Donostian egindako prentsaurrekoan, horien artean, Jaurlaritzak Donostian eta Bilbon dituen ordezkaritzaren aurrean otsailaren 20an egingo dituzten elkarretaratzeak.
Proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Jaurlaritzari eta aurrekontuek "gizartearen oinarrizko beharrei" lehentasuna emateko eskaera egin du, horrelako azpiegituren gainetik.
Horren iritziz, "AHTren eraikuntzarekin jarraitzeak herrialdearen etorkizuna zorpetzea dakar, zerbitzu publikoen kalitatea gutxituz eta ekosistemak eta biodibertsitatea mantentzen dituen lurra suntsituz".
Halaber, proiektuarekin "soilik hainbat eraikitzaile aberasten" eta "gizarte ezberdintasunak gehiago areagotzen" direla kritikatu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa