Ekonomia
2013ko aurrekontuak
Erredakzioa
Legebiltzarrera eramango duen aurrekontu proiektuaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Gobernuak.
Ricargo Gatzagaetxebarria Ekonomia sailburua. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak aurrekontu proiektuaren ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean. Legebiltzarrera eramango duten proiektuak hainbat erabaki jasotzen ditu, besteak beste, langile publikoen soldata izoztea edota gizarte zerbitzuak ez murriztea. Hona hemen aurrekontu proiektuaren laburpena, zenbakitan:
- Euskadiko jarduera ekonomikoa % 1,5 jaitsi da 2012ko lehen hiruhilekoan.
- Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, Euskadiko ekonomiak % 1,1 egingo du atzera.
- Gastua % 11,5 murriztuko da, 1.200 milioi euro inguru.
- 19.000 lanpostu inguru galduko dira Euskadin.
- Susperraldi ekonomikoa 2014an has liteke. Hemendik bi urtera ekonomia % 1,2 haztea eta 6.000 lanpostu berri sortzea aurreikusten du Jaurlaritzak.
- Urkulluren gobernuak lau helburu ditu 2013. urteari begira: gizarte zerbitzuak babestea, enplegua eta jarduera ekonomikoa suspertzea, Euskadik munduan proiekzio ekonomikoa izatea lortzea, eta finantza publikoen iraunkortasuna bermatzea.
- Diru-sarrerak bermatzeko Errenta, gizarte larrialdietarako laguntzak eta etxebizitza arloko sorospenak mantenduko dira.
- Langile publikoen soldatak izoztuko dira.
- Gastuari eusteko neurriak hartuko dira lanpostu hutsak betetzeari, ordezkapenei eta aldi baterako langileak kontratatzeari dagokienez.
- Ez dira langile publiko gehiago kontratatuko.
- Neurriak hartuko dira Administrazio Orokorreko zuzendaritza-egiturak % 20 murrizteko.
- Ez dago aurreikusita organismo autonomia, zuzenbide pribatuko ente publiko, sozietate publiko, fundazio edo partzuergo berririk sortzea.
- Aurrekontu proiektua onartzeko azken eguna martxoaren 12a da. Ondoren, tramitazioa hasiko da Eusko Legebiltzarrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa