10:29

Ekonomia

Elkarrizketa

'Mendekotasun jarrera' izatea egotzi dio Etxaidek Jaurlaritzari

Erredakzioa

Aurrekontuak "zapaltzaileak" badira, sindikatuak erantzun egingo duela ohartarazi du Ainhoa Etxaidek.

  • Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorra.

    Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorra.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari orokorrak Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekiko "mendekotasun jarrera" izatea egotzi dio Jaurlaritzari, botiken koordainketa, Gabonetako aparteko soldata eta hezkuntza erreforma auzietan.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak atzo egindako adierazpenen inguruan hitz egin du ETBko elkarrizketa batean eta Wert ministroarekin izandako bilera "desengainua" izan dela esan du.

Iñigo Urkulluren Gobernuaren jarrera "harrigarria" dela adierazi du LABeko idazkari orokorrak eta Madrilekin harreman berriak eratzeko "gehiengo soziala" ez sortzea leporatu dio.

Egun Jaurlaritza egiten ari den aurrekontuen inguruan, "murrizketak" egongo direla ohartarazi du eta "eraikuntza lan handietan eta pribilegioetan"igartzen bada arazorik ez dutela adierazi du, "betiere gizartea txirotu gabe".

Aurrekontuak "zapaltzaileak" badira erantzun egingo dietela ohartarazi du. Hala ere, une honetan ez dutela euren mobilizazioen egutegian greba orokorrik aurreikusten adierazi du, baina ez dute "testuingururik baztertzen".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena