15:13

Ekonomia

2013ko Aurrekontuak

Urkulluk 2012an erabilitako zorraren erdia gastatuko du

Erredakzioa

Jaurlaritzak "konprometituko duen azken euroa" inbertsioetan erabiliko duela ziurtatu du lehendakariak, "gizarte politika publikoetako oinarrizko zerbitzuak mantentzeko".

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak Patxi Lopezen Exekutiboak 2012an erabilitako zorraren erdia "konprometituko" duela iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak. Jeltzalearen esanetan, "azken euroa arte" inbertsioan erabiliko du.

Iurreta-Durango-Abadiño eremuan trenbide-egitura zaharretarako erabilitako lurren berreskuratze-lanak bisitatu ditu Urkulluk. Bertan egindako adierazpenetan esan duenez, Jaurlaritzak "azken euroa arte inbertsioetarako erabiliko du, gizarte politika publikoetako oinarrizko zerbitzuak mantentzeko".

Lehendakariak inbertsioekin duen "konpromisoa" nabarmendu du, nahiz eta "Jaurlaritzak aurten erabili dezaken zor kopurua, iaz aurreko Exekutiboak erabilitakoaren erdia izan".

Txartel bakarra

Bestalde, lehendakariak "garraioaren politika komuna eta koordinatua" eskatu eta bere Exekutiboak 2020rako Garraio jasangarriaren plan berria egingo duela iragarri du. Halaberm Udalen, Foru Aldundien eta Jaurlaritzaren arteko elkarlanaren alde egin du "garraioan txartel bakarra lortu ahal izateko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena