Ekonomia
Plan berria
Erredakzioa
Planaren helburua "babesa eta agente ekonomiko eta sozialen atxikimendua lortzea" dela esan du Erkorekak
Josu Erkoreka.
Albisteak (1)
Jaurlaritza jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko plan bat idazten ari da Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak Bilbon iragarri duenaren arabera.
Andoni Ortuzarren EAJren EEBren presidentetzaren kargu hartzean egon da Erkoreka eta kazetariei adierazi dienez, planaren helburua bikoitza izango da: enplegua sustatzea batetik, batik bat gazteen eta enplegurik gabe denbora luzez daramatenen artean, eta bestetik, berrikuntza, inbertsioa eta enpresen internazionalizazioari esker hazkunde ekonomikoa sustatzea.
Jaurlaritza berria irrikaz lan egiten ari dela esan du, eta Iñigo Urkullu lehendakariak berak finantza erakunde eta beste eragile ekonomikoekin harremanak dituela aurreratu du, "enpresa txiki eta ertainen finantziaziorako funts bat zehazteko".
Erkorekak ez du xehetasun gehiagorik eman, baina datozen egunetan proiektu berriaren inguruko datuak ezagutaraziko direla iragarri du, eta plana "babesa eta eragile ekonomiko eta sozialen atxikimendua" lortzeko asmoarekin jaio dela esan du.
Gobernuko bozeramaileak azpimarratu duenez, "partekatutako estrategiak egiteko eta euskal gizartearen beharrei erantzuteko, gainontzeko alderdi politikoen babesa bilatzeko lan egitea" izango da Jaurlaritzaren lehentasuna.
"Egungo krisi une honetan", esan du, "inoiz baino gehiago guztion artean lan egin behar dugu, eta ahalegin honek nahitaez kolektiboa izan behar du".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa