15:52

Ekonomia

Agurra

Europan gutxieneko soldata ezartzea proposatu du Junckerrek

Erredakzioa

Euroguneko presidenteak zalantzan jarri ditu Portugal, Grezia, Irlanda, Espainia edota Italiari eskatzen zaizkien murrizketa gogorrak.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jean-Claude Juncker Euroguneko presidenteak Europa mailan gutxieneko soldata ezartzea, eta arlo sozialean elkartasun neurriak hartzea proposatu du. Halaber, zalantzan jarri ditu Espainiari eskatzen zaizkion murrizketa gogorrak, horren ustez, ez delako kontuan hartu neurriek langabezian izan duten eragina.

Euroguneko presidentzia utzi aurretik hitz egin du Europako Parlamentuaren aurrean.

Europako gutxieneko soldata

"Europan gutxieneko soldata ezartzeko ados jarri behar dugu" adierazi du Jean-Claude Junckerrek. "Neurri hori hartzea ezinbestekoa da, bestela langile klasearen babesa galduko du Europak", gaineratu du.

Langabezia, Europako arazo nagusia

"Langabeziaren tragedia" izan du hizpide, eta horren ustez, "langabezia tasa altuak zama handiegia dira europarrentzat". Tragedia hori dela eta, oraindik Euroguneko presidentea denak neurri eraginkorrak eskatu ditu lan merkatua indartzeko.

"Euroak gizarte alorrean abantailak ekarriko zituela zin egin ziguten, eta, horren ordez, langabeziak gora egin du", gaineratu du.

"Doikuntza neurri gogorregiak"

Jean-Claude Junckerrek zalantzan jarri ditu Espainiari eskatzen zaizkion murrizketa gogorrak, bere ustez ez delako behar den beste kontutan hartu langabezian izan duen eragina.

"Nik ordainsari bat sortu nahi nuen ahalegin handia eskatu diegun herrialde horientzat", gaineratu du Portugal, Grecia, Espainia eta Italiari erreferentzia eginez. Horren ustez, "doikuntza garrantzitsuak" egin dituzte.

"Nik askotan proposatu dut, Portugalen kasuan batez ere, doikuntza mekanismoak eta finantza baldintzak moldatzea", azpimarratu du Junckerrek. Hala ere, bere jarrera Eurogunearen baitan gutxiengoa dela azpimarratu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena