19:07

Ekonomia

Otsailaren 7tik 10era

Baliteke Arabako ostalaritzak greba egitea Errege Kopa egunetan

Erredakzioa

EITB

Hilabete honetan patronalarekin hitzarmenaren inguruko akordiorik lortzen ez badute greba deituko dutela ohartarazi dute sindikatuek. Saskibaloiko Errege Koparekin egingo luke bat.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako ostalaritza sektoreak greba deituko du otsailaren 7tik 10era bitartean, Gasteizen saskibaloiko Errege Kopa egingo duten egunetan, hilabete honetan zehar patronalarekin lan-hitzarmenaren inguruko akordioa lortzen ez badute. Orain arte egindako erreserben arabera, beteta egongo dira Gasteizko hotelak egun horietan.

Sindikatuko ordezkariek iragarri dute neurria, asteazken honetan egin dituzten asanbladetan langileen baiezkoa lortu ondoren.

Halaber, mobilizazioak ere deitu dituzte sindikatuek urtarrilaren 17rako, 23rako eta 31rako, sektorean bizi duten egoera agerian uzteko.

Sektoreko langileek bizi duten ''ezegonkortasuna'' salatu dute UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek, hirugarren urtez jarraian hitzarmenik gabe daudelako.

Egin berri duten bilera patronalak aurkeztutako proposamena ''onartezina'' dela salatu dute, urtean langile batek ''506 eta 1.125 euro bitartean'' galduko lituzkeelako.

Lan-hitzarmen kolektiboa mantentzea eskatzen dute, berria adostu arte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena