13:33

Ekonomia

2013ko Aurrekontuak

Jaurlaritzak enpresa eta elkarte publikoen kopurua murriztuko du

Erredakzioa

Martxoaren 12an prest izango dute Aurrekontuen egitasmoa, Legebiltzarrera bidali eta taldeek bozka dezaten.

1:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez, datozen lau urteetan Administrazioko enpresa eta elkarte publikoetako azpiegituren % 25 murriztuko dituzte. Erakundeetako zuzendaritzak ere % 20 murriztuko ditu Urkulluren Gobernuak.

Euskadiko alor publikoa berregokituko du Jaurlaritzak, eta laurden bat murriztuko du legealdia amaitu orduko. Edonola ere, zerbitzuak eta lanpostu publikoak ez dituztela murriztuko azpimarratu du Erkorekak.

Egun, 79 erakunde publiko daude Euskal Autonomia Erkidegoan, eta Jaurlaritzak beste 132tan du partaidetza.

Sakabanatuta dauden sozietateak batuz eta funtzionamendu gastuak murriztuz egingo du ahalegin hori Jaurlaritzak, Erkorekaren esanetan, eta erakunde horietako zuzendaritza karguak % 20 murriztuko dituzte, horren arabera.

Hala ere, Erkorekak argitu du langile publikoen kopurua ez dutela murriztuko. Aipatu murrizketa gauzatzeko, "elkarlana eta sinergiak hobetuko ditugu", azaldu du.

2013ko Aurrekontuak

Bestalde, Iñigo Urkulluren Gobernuak martxoaren 12an aurkeztuko du 2013ko Aurrekontuen egitasmoa, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri duenez. Ondoren, dokumentua Legebiltzarrean bozkatu beharko dute.

Aurrekontuen egitasmoa osatzeko "ildo teknikoak" urtarrilaren 15ean onartuko dituztela azaldu du Erkorekak gobernu bileraren osteko agerraldian. Hilaren 22an, berriz, ildo ekonomikoak adostuko dituzte, datorren urteko "muga ekonomikoak" zehaztu ahal izateko.

Aurrekontuak martxoaren 12an egingo duten gobernu bileran adostuko dituzte, eta, ondoren, Legebiltzarrera bidaliko dute dokumentua.

Bestalde, Erkorekak iragarri duenez, lehendakariak elkarrizketa sorta formala egingo du, Euskadik bizi duen egoera aztertzeko. EAEko hiru diputatu nagusiekin, Eudeleko ordezkariekin, eta alderdi politiko eta gizarte eragileekin bilduko da horretarako.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena