Ekonomia
Greba mugagabea Bizkaian
Erredakzioa
EITB
Bizkaiko gasolindegietan hirugarren greba asteari ekingo diote gaur. Sindikatuen arabera jarraipena % 80koa ari da izaten.
Greba mugagabea Bizkaiko gasolindegietan
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Hirugarren greba asteari ekingo diote ostegun honetan Bizkaiko gasolindegietan, eta bertan bizi duten lan-gatazkak ''txarrera'' egin dezakeela ohartarazi dute sindikatuek.
ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek deituta, greba mugagabea ari dira egiten Bizkaiko gasolindegietan, eta, jarraipena % 80koa ari da izaten, ELA sindikatuaren arabera.
Hirugarren greba astea abiatzear dagoen arren, erregaia lortzeko arazorik ez dagoela jakinarazi dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak betetzen ari direla azpimarratu dute. Bizkaian, guztira, 114 gasolindegi daude, eta horietatik 12 gasolindegi ari dira zerbitzu minimoak eskaintzen. Gainera, beste 11 ere zabalik daude, bertan ez baitute greba deialdirik egin.
Sindikatuen arabera, gatazkak oraindik ''nahiko larri'' jarraitzen du, baina gasolindegietako jabeengan jarrera aldaketa sumatu dutela azaldu dute. Sindikatuen hitzetan, erregai konpainiei ''presio'' egiten ari omen dira gasolindegietako jabeak, langileek egindako eskaeren aurrean ''jarrera hauskaitza'' eten dezaten.
Sindikatuek Bizkaiko gasolindegietako lurralde hitzarmena negoziatzea eskatzen dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa