Ekonomia
Gobernuko Administrazioa
Erredakzioa
Gaur Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratutako aginduak Estatuko Administrazioko funtzionarioengan eta horren menpeko zuzenbide publikoko erakundeetako langileengan izango du eragina.
Funtzionario publikoak, murrizketen aurka. Argazkia: EFE
Larunbat honetan Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratutako aginduaren arabera, aldi baterako ezintasuna ekartzen ez duen gaixotasunengatik edo istripuengatik jazotako lanuzteen ondorioz, Estatuko Administrazioko langile publikoek soldataren erdia kobratuko dute bajaren bosgarren egunetik aurrera.
Agindu honek Estatuko Administrazioko funtzionarioengan eta horren menpeko zuzenbide publikoko erakundeetako langileengan izango du eragina.
Halaber, lanuzteen justifikazioa eskatuko da beti ere, alor bakoitzaren ordutegiaren arabera.
Erosteko ahalmena galtzea
Ogasunak ohar baten bidez jakitera eman duenez, 2013ko urtarrilaren 1ean medikuak agindutako bajak eta ez agindutakoak parekatuko dira. Ogasunak azaldu duenez, medikuak agindutako bajarik gabeko lau egunetako epe horrek funtzionarioek erosteko ahalmena ez galtzea ahalbidetuko du, "eta aldi berean aukera hau neurririk gabe erabili zutenei muga jarriko die".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa