Ekonomia
Bisita ofiziala
Erredakzioa
Lehendakariak bere lehen bisita ofiziala egin du Etxebarrin, Lantegi Batuaken tailerretan.
Datozen bi urteak "gogorrak eta zailak" izango direla iritzi dio Iñigo Urkullu lehendakariak. Hala ere, Euskadik enpleguari "eutsi" egin behar diola gaineratu du, "berpizte ekonomikoa" lortu ahal izateko.
Gaurkoa, lehendakariaren lehen bisita ofiziala izan da. Urkullu Lantegi Batuaken tailerretan izan da, Etxebarrin. Urkullurekin batera, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia eta Juan Mari Aburto Enplegu sailburua izan dira.
Urkulluren hitzetan, Lantegi Batuakek bere Gobernu berriaren filosofiarekin "bat" egiten du. "Lantegi Batuakek eta Jaurlaritzak oinarri, baloro eta helburu berberak ditugu", gaineratu du.
Datozen bi urteak "gogorrak" izango direla berretsi du Urkulluk, baina mezu baikorra iragarri nahi izan du etorkizunari begira. Enplegurik ez suntsitzea, ez galtzea, izango da "krisialditik ateratzeko gakoa".
Lehendakariak Bizkaian urritasuna duten pertsonak laneratzeko eta gizarteratzeko lanean diharduen Lantegi Batuak erakundeko tailerra bisitatu du.
2013.ean, 30 urte beteko ditu Lantegi Batuakek. Bizkaian 2.500 pertsona baino gehiagori ematen die lana, eta horietatik 2.300ek urritasunen bat dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa