Ekonomia
2013ko Aurrekontuak
Erredakzioa
Sozialistek akordioa lortu zuten Bildurekin, eta jeltzaleek Aurrekontuak ez galaraztea erabaki dute.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2013. urterako Foru Aurrekontuak onartu dituzte gaur, PSE-EEren eta EAJren abstentzioari esker. Bilduk alde bozkatu du, eta, PPk, aurka.
PSE-EEk akordioa lortu zuen koalizio abertzalearekin, eta EAJk Aurrekontuak ez galaraztea erabaki du, "erantzukizunagatik".
Martin Garitano ahaldun nagusiaren esanetan, Aurrekontuak "progresistak" dira, eta zuzenketen bidez "hobetu" egin dituzte.
Aralar ere Aurrekontuen alde agertu da, baina ezin izan du bozkatu. Izan ere, horren batzarkide bakarrak, Rebeka Uberak, kargua utzi du, Gasteizen legebiltzarkide izateko, eta ordezkoak ez du oraindik kargua hartu.
Gipuzkoako Aldundiak 661 milioi euroko Aurrekontuak izango ditu hurrengo urtean, hots, 2012an baino % 2,67 gutxiago. Bilduk, PSE-EEk eta Aralarrek hainbat zuzenketa adostu dituzte (EAJk ere babestu egin ditu), 7,6 milioi eurokoak, jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa