15:58

Ekonomia

Greba mugagabea

Bizkaiko gasolindegietako sindikatuek irtenbideak eskatu dituzte

Erredakzioa

Greba batzordeak salatu duenez, greba hasi zutenetik patronala ez da beraiekin harremanetan jarri negoziazioak hasteko.

  • Bizkaiko gasolindegi bat. Argazkia: EITB

    Bizkaiko gasolindegi bat. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko gasolindegietako greba batzordeak patronalaren jarrera kritikatu du, izan ere, horren hitzetan, patronalak ez die lan erreformaz haratago negoziatzeko aukerarik uzten.

Aitor Amor greba batzordeko ordezkariak jakinarazi duenez, greba hasi zutenetik patronala ez da beraiekin harremanetan jarri negoziatzen hasteko.

“Sindikatuok eskatzen dugun gauza bakarra gaur egungo hitzarmena mantentzea eta blindatzea da, ez gara diru gehiago eskatzen ari, baina patronalak lan erreforma aplikatzea soilik eskaintzen digu”, gaineratu du.

Gaur greba mugagabearen bosgarren eguna dute langileek. Aitor Amorrek helarazitako datuen arabera, grebaren jarraipena % 90ekoa izan da, eta aurreko egunetan bezala, ez da inolako istilurik izan. Halaber, grebarekin bat egin ez duten gasolindegietan hainbat pikete informatibo izan omen dira.

Lanaren oinarriak aldatzeko “tresna guztiak” enpresarien eskura jartzea egotzi dio Aitor Amorrek Alderdi Popularrari. Gaineratu duenez, lan erreforma Mariano Rajoy Espainiako presidenteak enpresariei egindako “oparia” da.

“Uztailean amaitzen diren hitzarmen asko eta asko berritu gabe daude oraindik, enpresariek nahiago dutelako lan erreformako neurriak aplikatu eta ez negoziatu”, adierazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena