14:01

Ekonomia

Erreforma fiskalak

PSE-EEk erreforma fiskalak eskatu ditu Aurrekontuak adostu aurretik

Erredakzioa

Legegintzaldi honetan EAJrekin itun bat lortu dezaketen galdetuta, ordezkari sozialistak jeltzaleen eskuetan dagoela azaldu du.

  • Jose Antonio Pastor alderdi sozialistako bozeramailea. Argazkia: Efe

    Jose Antonio Pastor alderdi sozialistako bozeramailea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hurrengo ekitaldian diru sarrerak handitzeko asmoz, PSE-EEk “beharrezkotzat” jo du erreforma fiskalen inguruan hitz egitea EAJrekin aurrekontuez negoziatzen hasi baino lehen.

Horrela ezagutarazi du Jose Antonio Pastor parlamentari sozialistak, Gasteizko Legebiltzarrean eskainitako prentsaurrekoan. Bertan, zergen inguruko gai bakarreko eztabaida bat ospatzea proposatu du.

Gainera, azken legegintzaldian zehar akordioetara heltzeko proposamenak baztertu ondoren, orain akordio horietara heltzeko laguntza eskatu izana leporatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari. Dena den, euskal gizartearen onurarengatik lan egingo dutela azpimarratu du, “aiherra alde batera utzita”.

Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak akordioetara heltzeko aukera zabalik utzi ostean, legegintzaldi honetan EAJrekin itun bat lortu dezaketen galdetuta, ordezkari sozialistak jeltzaleen eskuetan dagoela azaldu du.

“Herrialdearen aldeko akordioak”

PSE-EEk akordioak lortzearen aldeko ekimenak aurkeztuko dituela zehaztu du. “Dena den, horrek ez du esan nahi koaliziozko gobernurik eratuko dugunik, baizik eta herrialdearen aldeko akordioak lortzeko prest gaudela erakutsi nahi dugu”, gaineratu du.

Aurrekontuez hitz egiten hasi aurretik, Legebiltzarrean neurri fiskalez hitz egiteko eztabaida eskatu du PSE-EEk. Horrez gain, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek larrialdizko neurriak adostu ditzaten eskatu du Pastorrek, 2013. urteko aurrekontuetan egon ahal izateko.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena