Ekonomia
Berregituratze plana
Erredakzioa
Lan egindako urte bakoitzeko 22 eguneko kalte-ordaina ematea proposatu die finantza erakundeak langileei. Gehienera jota 14 hilabete hartuko dira kontuan.
Bankia. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Bankiak 5.000 langile kaleratuko ditu, Bruselak onartutako doitze planak aurreikusi baino 1.000 lagun gutxiago, bankuaren eta sindikatuen arteko negoziaketetan parte hartzen ari direnek jakinarazi dutenez.
Iturriaren arabera, hasierako proposamena baino ez da, eta sindikatuek eta Bankiak negoziatzen jarraitzen dute.
Lan egindako urte bakoitzeko 22 eguneko kalte-ordaina ematea proposatu die Bankiak kaleratuak izango diren langileei, eta gehienera jota 14 hilabete hartuko dira kontuan. Lan erreformak dioenaren arabera, lan egindako urte bakoitzeko 20 egun ordainduko zaizkio langileari, 12 hilabete gehienez.
Bankia, Bankia Privada, Finanmadrid eta Madrid Leasing enpresetako langileei eragingo die kaleratze masibo horrek. Hala ere, Bruselak onartutako doitze plana betetzeko beste 1.000 langile kaleratu beharko ditu Bankiak.
Bankiak 6.000 langile kaleratzeko eta 1.100 bulego ixteko asmoa plazaratu zuen pasatu den azaroaren 28an.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa