Ekonomia
Agerraldia
Erredakzioa
Idoia Mendia bozeramaileak azpimarratu du Jaurlaritzak “arrazoia” daukala eta dagoeneko Gabonetako ordainsariaren ordainketa egiteko agindua eman duela.
Albisteak (3)
Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalaren erabaki “harrigarriaren aurka”. Auzitegi horrek onartu egin du Espainiako Gobernuak EAEko funtzionarioen Gabonetako ordainsariaren aurka aurkeztutako helegitea aztertzea, eta, ondorioz, Jaurlaritzak ordainsaria ordaintzeko emandako agindua bertan behera geratu da, behin-behinean.
Konstituzionalaren erabakia ezagutu ondoren, Mendiak aurreratu du Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko duela. Hala ere, Konstituzionalaren erabaki ofizialaren berririk ez dutela gaineratu du.
Horren berri jasotakoan, Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek aukera guztiak aztertuko dituzte, Mendiaren hitzetan.
Konstituzionalaren erabakia ezagutu aurretik, Idoia Mendia jarduneko Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du Patxi Lopezen Gobernuak egin dezakeen “gauza bakarra” EAEko funtzionarioei Gabonetako ordainsaria ordaintzea dela. Mendiaren hitzetan, ordainketa egiteko “tramite” guztiak bete ditu Jaurlaritzak.
Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Mendiak azpimarratu du Jaurlaritzak “arrazoia” daukala eta dagoeneko ordainketa egiteko agindua eman duela.
“Zuzenbidean oinarritutako arrazoiak eta segurtasun juridiko osoa daukagu”, adierazi du.
EAEko funtzionarioei Gabonetako ordainsaria ordaintzea Jaurlaritzak egin dezakeen gauza bakarra dela nabarmendu du Idoia Mendiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa