15:58

Krisi Ekonomikoa 2020

Espainiako balizko erreskatea

De Guindosek EBZaren 'mugarik gabeko esku-hartze sendoa' eskatu du

Erredakzioa

Espainiaren balizko "erreskate malguagatik" Europak ezar ditzakeen baldintzek ez dute Ekonomia ministroa kezkatzen, Espainia "etxeko lanak ongi egiten ari delako".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis de Guindos Ekonomia ministroak Europako Banku Zentralaren "mugarik gabeko esku-hartze sendoa" eskatu du, Espainiako zorraren gaineko merkatuetako presioak lasaitzeko.

Gauzak horrela, helburua lortzeko, "esku-hartzeari ezin diogu muga jarri, horren diru-laguntza kopurua edo denbora ezarri", laguntza horri eraginkortasuna ez kentzeko, alegia.

EFEri eskainitako elkarrizketa batean De Guindosek iragarri duenez, Espainiak bete beharreko balizko baldintzak irailaren bigarren astean izango diren Eurotaldeko eta Ecofineko bileretan zehaztuko dira.

De Guindosek adierazi duenez, ordurako zorra erosteko programa nola gauzatuko duen azalduko du EBZak. Gauzak horrela, Espainiako Gobernua horrek esandakoa aztertuko du erreskatearen gainean behin betirako erabakia hartu baino lehen.

Ekonomia ministroak azpimarratu duenez, Europako Banku Zentrala bigarren mailan arituko da, eta epe laburrerako bonuak erosiko ditu, baina lehentasunezko hartzekodunen eskumena erabili gabe (bestela, horrek inbertitzaileak uxatuko lituzke).

Europak ezarritako baldintzak

Espainiaren balizko "erreskate malguagatik" Europak ezar ditzakeen baldintzek ez dute Ekonomia ministroa kezkatzen, Espainia "etxeko lanak ongi egiten ari delako", arlo fiskalean eta azpiegiturazko erreforma esparruan ere, Nazioarteko Diru Funtsak eta Bruselak hala aitortuta.

"Zentzu batean, baldintzak definituta daude jada", azaldu du Ekonomia ministroak, "Espainiak aurrekontuaren doitasun programa aurkeztu du eta Europak honi oniritzia eman dio", 2013 eta 2014 urte bitartean 90.000 milioi euroko murrizketari aipamena eginez. "Espainia erabat kaudimenduna da", nabarmendu du De Guindosek, "ekonomia lehiakorra duelako, eta horren adibidea da, besteak beste, % 3,4ko esportazioen igoera".

Luis de Guindos Ekonomia ministroak Europako Banku Zentralaren "mugarik gabeko esku-hartze sendoa" eskatu du, Espainiako zorraren gaineko merkatuetako presioak lasaitzeko. Gauzak horrela, helburua lortzeko, "esku-hartzeari ezin diogu muga jarri, horren diru-laguntza kopurua edo denbora ezarri", laguntza horri eraginkortasuna ez kentzeko, alegia. EFEri eskainitako elkarrizketa batean De Guindosek iragarri duenez, Espainiak bete beharreko balizko baldintzak irailaren bigarren astean izango diren Eurotaldeko eta Ecofineko bileretan zehaztuko dira. De Guindosek adierazi duenez, ordurako zorra erosteko programa nola gauzatuko duen azalduko du EBZak. Gauzak horrela, Espainiako Gobernua horrek esandakoa aztertuko du erreskatearen gainean behin betirako erabakia hartu baino lehen.Ekonomia ministroak azpimarratu duenez, Europako Banku Zentrala bigarren mailan arituko da, eta epe laburrerako bonuak erosiko ditu, baina lehentasunezko hartzekodunen eskumena erabili gabe (bestela, horrek inbertitzaileak uxatuko lituzke).Europak ezarritako baldintzakEspainiaren balizko "erreskate malguagatik" Europak ezar ditzakeen baldintzek ez dute Ekonomia ministroa kezkatzen, Espainia "etxeko lanak ongi egiten ari delako", arlo fiskalean eta azpiegiturazko erreforma esparruan ere, Nazioarteko Diru Funtsak eta Bruselak hala aitortuta. "Zentzu batean, baldintzak definituta daude jada", azaldu du Ekonomia ministroak, "Espainiak aurrekontuaren doitasun programa aurkeztu du eta Europak honi oniritzia eman dio", 2013 eta 2014 urte bitartean 90.000 milioi euroko murrizketari aipamena eginez. "Espainia erabat kaudimenduna da", nabarmendu du De Guindosek, "ekonomia lehiakorra duelako, eta horren adibidea da, besteak beste, % 3,4ko esportazioen igoera".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena