Krisi Ekonomikoa 2020
Datu ekonomikoak
Erredakzioa
Mariano Rajoyri "XXI. mendeko Marshall Plan berria" proposatu diote, Europan kalitatezko 11 milioi lanpostu sortzeko 10 urtetan.
Sindikatuen ordezkariek emandako prentsaurrekoa. EFE
Albisteak (1)
Informazio gehiago (1)
Sindikatuen ustez, Gobernuaren baikortasunak krisitik irteteari buruz "etsipena adierazten" du, eta Espainiak enplegu mailak ez dituela hemendik 15 edo 16 urtera arte berreskuratuko ziurtatu dute, Gobernuaren aurreikuspenekin alderatuta; langabezia-tasa % 20 azpitik 2017an ezarri dute horiek.
CCOO, UGT eta USO sindikatuetako buruek eta Bernadette Segol Sindikatuen Europako Konfederazioko idazkariarekin batera prentsaurrekoa eman dute Moncloa Jauregian, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari eta Fatima Bañez Enplegu ministroari "XXI. Mendeko Marshall Plan berri" baten proposamena aurkeztu ostean. Plan horrekin kalitatezko 11 milioi lanpostu sortuko lirateke Europan, 10 urtetan.
Ignacio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiak azaldu duenez, Espainiako gizarteak ezin du etsi "hamarkada bat eta erdiko galerari, lanpostuei dagokienez", eta kontu publikoen egonkortasuna komenigarria dela nabarmenduta "aurrekontuak egonkortzeko prozesua ekonomiaren beste une batera erreserbatu behar da".
"Ez da orain, krisi betean, azelerazio fiskaleko prozesuan pausoa eman behar den unea", azpimarratu du.
Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak ere ideia berarekin hitz egin du, eta Gobernuaren zifra makroekonomikoek "sinesgarritasun erlatiboa" dutela azaldu du. "Gutxi gora behera, borondatea da", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa