15:21

Krisi Ekonomikoa 2020

Ministroen Kontseilua

Langabezia-tasa 2017ra arte ez da % 20tik jaitsiko

Erredakzioa

Luis de Guindosek azaldu duenaren arabera, enpleguaren garapena % 0,6koa izango da 2014an, eta % 1,2koa 2015ean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako ekonomiaren hazkundearen aurreikuspena 2014an % 1,2ra eta 2015ean % 1,8ra igo du Gobernuak, aurtengorako aurreikusitakoa baino bost hamarren gehiago, eta sei hamarren gehiago datorren urterako.

Halaber, 2014rako langabezia-tasa % 24,9ra jaitsi du, hasiera batean aurreikusitako % 25,9rekin alderatuta, eta 2015erako % 23,3ra, aurreko pronostikoa baino bi puntu eta erdi baxuago. 2017ra arte langabezia-tasa % 20tik ez jaistea aurreikusi du.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Luis de Guindos Ekonomia ministroak adierazi duenez, 2014an eta 2015ean okupazioa 600.000 pertsonetan igoko da, eta epe berean langabezia 800.000 pertsonatan murriztuko da.

Azaldu duenaren arabera, enpleguaren garapena % 0,6koa izango da 2014an, eta % 1,2koa 2015ean.

Makroekonomia koadro berria

Datu horiek Egonkortasun Programaren makroekonomia koadro berrian bidali dituzte Bruselara, gaur, Erreformen Plan Nazionalarekin batera.

De Guindosek prentsaurrekoan esan duenez, "2014ak Espainiako ekonomiaren krisian duen bilakaeran aldaketa bat izan du", hazkundearen aurreikuspen "zentzuduna" egin da, "defizit eta zor helburuei sinesgarritasun handia emateaz ari garelako".

Hazkunde jasangarria

Ministroak kanpoko eta barneko eskaeraren ekarpen positiboaren elkargunea nabarmendu du, hazkunde jasangarria eta ahuldade askoz ere gutxiago izatea ahalbidetzen duten elementuetako bat.

Gainera, ordainketen balantzaren superabita ere emango da, beraz, Espainiak finantzaketa ahalmena izango du, munduko gainerako herrialdeen aurrean.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena