11:11

Krisi Ekonomikoa 2020

Eustaten datuak

Euskadiko langabezia-tasa % 15,5ean kokatu da, 162.800 langaberekin

Erredakzioa

Bestalde, EAEko 858.400 familietako heren batean ez dago pertsona landunik. Aurreko hiruhilekoan baino 5.900 familia gehiagotan daude egoera horretan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Autonomia Erkidegoan 162.800 pertsona daude lanik gabe, iragan hiruhilekoan baino 2.700 gehiago, Eustatek jakitera emandako datuen arabera. Gauzak horrela, Euskadiko langabezia tasa % 15,5ean kokatu da urteko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino % 0,3 gehiago.

Lanik gabe dauden gizonezkoak 85.800 dira (400 gehiago) eta 77.000 emakume lanik gabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 gehiago.

2014ko lehen hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %15,5 da, 0,3 puntu gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean. Gazteen langabezia-tasa da nabarmenena, %37,2; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 17.700 gazte aktibo daude langabezian.

Bestalde, urteko lehen hiruhilekoan okupatuak 886.300 ziren, hiru hilabete lehenago baino 4.800 gutxiago, (%-0,5).

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,2 da 2014ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan bezalaxe.

Bizkaian 4.000 okupatu gutxiago daude, Gipuzkoan 1.300; Araban 700 gehiago. Gizon okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 3.400 gutxiago dira eta emakumeak 1.300.

Biztanle okupatuak 6.200 gutxiago dira industrian, 2.700 zerbitzuetan eta 800 nekazaritzan; eraikuntzan 5.000 gehiago.

Bestalde, EAEn dauden 858.400 (aurreko hiruhilekoan baino 5.900 gehiago) familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Erdian pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.900 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 48.900 dira (guztirakoaren %5,7).

Datuak, lurraldeka

Lurraldeka, langabezia Araban hazi da gehien (2.400 pertsona), eta langabezia-tasa % 16,7an da. Bizkaian, berriz, 91.000 langabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 700 gehiago. Gipuzkoari dagokionez, langabeen kopuruak ez du aldaketarik izan eta % 13,1ari eusten dio.

Kopuru horiek Europar Batasuneko langabezia tasarekin alderatuta (% 10,6), Euskadiko tasa 5,1 puntu handiagoa da, baina Espainiakoa baino txikiagoa (% 25,6).

Gazteen langabezia

Adin-taldeei dagokienez, langabezia-tasarik altuena gazteena da, % 37,2: 16 eta 24 urte bitarteko 17.700 gazte langabezian daude.

Beste datu esanguratsu bat: 858.400 familia-etxeen herenetan ez dago lanean ari den pertsonarik (aurreko hiruhilekoan baino 5.900 gehiago).

parocaveustat1termeusk title=
easel.ly

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena