12:04

Krisi Ekonomikoa 2020

Eusko Legebiltzarra

Urkulluk euskal ekonomia 'berpizten' ari dela azpimarratu du

Erredakzioa

PSE-EEk eta PPk langabeziari aurre egiteko "ekimenik ez izatea"  leporatu diote. Bestalde, lehendakariak esan du Rakoyk Konstituzioaren erreformarako egindako deiak ez duela ezertarako balio.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria.

    Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak PSE-EEren eta PPren "ezkortasuna" kritikatu du, eta azpimarratu du euskal ekonomia "berpizten" ari dela, eta inbertsioak, kontsumoa eta "konfiantza" hazten hasi direla. Sozialistek eta popularrek, berriz, langabeziari aurre egiteko "ekimenik ez izatea" leporatu diote.

Urkulluk PSE-EEk eta PPk langabeziaren inguruan egindako galderei erantzun die Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkuran.

Lehendakariak esan du martxoan % 1,2 egin duela gora langabeziak EAEn, eta 178.000ra iritsi dela langabe kopurua. Hala ere, Gizarte Segurantzan aurreko hilean baino 2.400 pertsona gehiago zeudela izena emanda, eta kontratu kopurua % 12 hazi zela azaldu du.

Urkulluk gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzara iritsi zen unetik bertatik ohartarazi zuen 2013a eta 2014a urte gogorrak izango zirela, eta gogor kritikatu ditu mezu "ezkorrak", egoera aldatzen ari dela iritzita.

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak, ordea, salatu du enplegu tasak "Espainian hobetzen ari direla", eta EAEn ez dela halakorik gertatzen.

Gainera, lanpostuak sortzeko egin zuen promesa ez betetzea egotzi dio lehendakariari. Urkulluk gogor erantzun dio salaketa horri, eta gogoratu du Patxi Lopez Lehendakaritzan egon zen hiru urte eta erdian langabezia 53.000 pertsonatan hazi zela.

Arantza Quiroga PPren presidenteak ere krisi ekonomikoari aurre egiteko "lidergo falta" leporatu dio lehendakariari.

Aldaketa Konstituzioan

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak, Kataluniako kontsultaren harira, alderdi abertzaleei Konstituzioaren erreforma proposatzeko egin dien deia dela eta, Urkulluk esan du ezertarako balio ez duen proposamena dela hori, PPk gehiengo osoa baitu Kongresuan.

Adierazpen horiek egin ditu lehendakariak Pello Urizar EH Bilduren legebiltzarkideak estatus juridiko-politiko berrirako duen asmoaren inguruan galdetuta, eta honako hau gaineratu du: "Garai berria bizi dugu, eta itun politiko berri bat adosteko atea irekita dago".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena