Krisi Ekonomikoa 2020
Confebasken datuak
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoak 1.216 enpresa galdu ditu 2013. urtean, horietatik 291 abenduan, Confebasken datuen arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoak 1.216 enpresa galdu ditu 2013. urtean, horietatik 291 abenduan, Confebasken datuen arabera. Azken hiru urteetan datu positiboak izan ondoren, aurreneko jaitsiera izan da abendukoa.
Patronalak azpimarratu duenez, 2008. urtetik abendu batean izan den daturik handiena izan da 2013koa. Krisia 2008ko maiatzean hasi zenetik, 7.473 enpresa desagertu dira Euskal Autonomia Erkidegoan.
Txostenaren arabera, abenduan desagertu dira enpresa gehienak, eta urtez urteko datua % 2,1era igo da.
Lurraldeka, Bizkaiak 853 enpresa galdu ditu 2013an, Gipuzkoak 221 eta Arabak 175. Autonomoei dagokienez, % 0,4 gutxiago zenbatu dituzte 2013ko abenduan, aurreko urteko datuekin alderatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa