14:22

Krisi Ekonomikoa 2020

Tarifa elektriko berria

Argindarraren prezioaren igoera gehienez %2,9koa izatea proposatu dute

Erredakzioa

Lehiakortasunerako Batzordeak txosten bat igorri dio Espainiako Gobernuari, argindarraren garestitzea % 1,4 eta % 2,9 artekoa izan dadila gomendatuz.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lehiakortasunerako Batzordeak txosten bat igorri dio Gobernuari, argindarraren garestitzea % 1,4 eta % 2,9 artekoa izan dadila gomendatuz.

Bihar onartu behar du Ministroen Kontseiluak enkanteak nola egin behar diren, baina bezperaz Espainiako Merkatu eta Lehiakortasunerako Batzordeak aholkua igorri dio Rajoyren Gobernuari, urtarriletik aurrera argindarraren tarifak jasango duen garestitzeaz.

Igoera horri argindarraren bidesariak gehituko zaizkie (horiekin argindarraren banaketarako gastuak ordaintzen dira). Jose Manuel Soria Industria ministroak abenduaren 17an esan zuen igoera hori ez dela % 2tik gorakoa izango.

Lehiakortasun batzordeak bi aukera eman dizkio Gobernuari argindarraren etorkizuneko prezioak finkatzeko: hiru hilabetean behin prezioa finkatzea ala 2014 osorako prezioa ezartzea.

Aurreneko aukeran, azken hiru hilabeteak oinarritzat hartzen dira prezioa zehazteko. Bigarrenean, aldiz, azken seihilekoa hartzen da oinarritzat.

Lehenengo formula aplikatzea erabakitzen badute, energiaren kostua % 7,26 igoko litzateke eta, ondorioz, argindarraren faktura % 2,9 igoko litzateke.

Bigarren formularekin, energiaren prezioak % 3,47 gora egingo du eta horrek argindarraren facturan % 1,4ko igoera ekarriko du.

Espainiako Gobernuak enkateak egiteko formula aukeratu beharko du bihar bertan.

Tarifa bere horretan uztea eskatu du Facuak

Facua-Consumidores en Accion elkartearen hitzetan, Lehiakortasunerako Batzordeak (CNMC) proposatutakoa "onartezina" da. "Gobernuak egin dezakeen gauzarik onena" argindarraren tarifa bere horretan uztea da, gaineratu du Facuak.

"Sektoreak manipulazioa egin duela salatzera heldu da Gobernua, horregatik orain ezin du tarifa igo", adierazi du Ruben Sanchez elkarteko bozeramaileak.

Tarifa "bere horretan uztea" beharrezkoa da erakunde hori "egiten ari den ikerketaren inguruko datu gehiago esku artean izan arte", erantsi du Sanchezek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena