Krisi Ekonomikoa 2020
Ministerioaren datuak
Erredakzioa
Urriko datuekin alderatuta, 356 langabe gutxiago zenbatu dituzte Nafarroan, eta 2.475 gutxiago, % 0,05 gutxiago, Estatuan. Kontratuen % 7,5 mugagabeak ziren.
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Dokumentuak (1)
Enplegu zerbitzuen bulegoetan azaroan zenbatutako langabe kopuruak behera egin du EAEn, 3.567 langabe gutxiago zenbatu baitituzte, eta Nafarroan (356 gutxiago), eta Espainiako Estatuan, oro har, 2.475 gutxiago zenbatu dituzte bataz beste, % 0,05 gutxiago, urriko datuekin alderatuta. 1996tik lehen aldiz egin du langabeziak behera hilabete horretan.
Beherakada horren ostean (aurreko bi hilabeteotako igoerak eten dira), 4.808.908 langabe daude guztira, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak zabaldutako datuen arabera.
Urtetik urterako datuak aintzat hartuta, 98.909 pertsona gutxiago daude beharrik gabe, % 2,2 gutxiago, eta 2012ko maiatzetik 14,5 puntu egin du behera, Fatima Bañezek gidatzen duen Ministerioaren arabera.
Halaber, langabeziak gora egin du emakumezkoen artean, eta behera, gizonezkoen artean. Izan ere, 3.535 gizon gutxiago (% 0,15 gutxiago) eta 1.060 emakume gehiago (% 0,04 gehiago) zenbatu dituzte langabezian; guztira, 2.479.700 emakume eta 2.329.208 gizon daude lanik gabe.
Azaroan, langabeziak bederatzi autonomia erkidegotan egin du behera, Valentzian gehien (8.329 langabe gutxiago), Andaluzian bigarrenik (4.897 gutxiago) eta EAEn (3.567 gutxiago). Alabaina, zortzi erkidegotan gora egin du; Balearretan (9.012 gehiago) eta Katalunian (4.512 gehiago) bereziki.
Langabeziak zerbitzuen sektorean izan du igoera handiena: 8.484 langabe gehiago (% 0,3) zenbatu dituzte. Bigarren postuan, nekazaritza sektorean, berriz, 4.390 pertsona gehiago (% 2,1) zenbatu dituzte lanik gabe.
Kontratuei dagokienez, 1.241.479 kontratu gehiago zenbatu dituzte hilabete horretan; iazko azaroan baino % 7,8 gehiago, etxeetan lan egiten dutenen kontratuen eragina kontuan hartu barik, eta % 8,8 gehiago, eragin hori aintzat hartuta.
Kontratuen % 7.5 (94.014 kontratu) mugagabeak ziren; iazko hilabete berean baino % 6,1 gutxiago, hain zuzen.
Jaurlaritzaren, Confebasken eta sindikatuen erreakzioak
Azaroko langabezia datuak "albiste ona" direla baina "tentuz" ibili behar dela esatean bat egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen iritzian, datuak "positiboak" dira, baina "zuhur" agertu behar dela azpimarratu du, egoera "gogorra eta zaila" delako. "Poz larregi agertzea ez da egokia", erantsi du.
Ildo beretik mintzatu da Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko presidentea Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Haren ustez, beherakada honek "joera aldaketa" ekar lezake, baina, ohartarazi duenez, "denbora behar da joera hori badagoen ikusteko".
Sindikatuak, ordea, kritikoago agertu dira. Euren aburuz, langabe kopurua oso handia da oraindik, eta ezegonkortasunak eta babes sozial ezak egoera okertu baino ez dute egiten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa