08:48

Krisi Ekonomikoa 2020

Fagor Etxetresnak

Haierrek, sektoreko liderrak, Fagorrekin zuen akordioa hautsi du

Erredakzioa

Bi konpainiek hozkailuak ekoizteko lantegi bat eraiki nahi zuten Polonian.

0:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Haier multinazional txinatarrak, etxetresnen alorreko nazioarteko liderrak, hautsi egin du Fagor Etxetresnakekin irailaren 5ean sinatu zuen lankidetza akordioa, "kontratuaren hainbat baldintza" ez direlako bete.

Fagorrek eta Haierrek hozkailuak ekoizteko lantegi bat eraiki nahi zuten Wroclaw hirian (Polonia). 56 milioi euroko inbertsioa egin behar zuten bertan.

Konpainia txinatarraren erabakia Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) jakinarazi dio Fagorrek.

Poloniako lantegia Fagorren industriagunean eraikiko zuten. Lehen fase batean, 500.000 hozkailu ekoitzi nahi zituzten, eta, bigarrenean, milioi bat, bost urtean.

Fagor Etxetresnak 1999. urtean sartu zen Polonian, Wrozamet konpainiaren % 76 erosita. Gaur egun, baina, enpresa horren akzio guztien jabe da.

Joan den astean, Fagor Etxetresnakek herrialde horretan duen filialak (Mastercook) hartzekodunen konkurtsoa abiatu zuen, hornitzaileei zor diena ordaintzeko gai ez delako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena