Krisi Ekonomikoa 2020
Bigarren hilabetea jarraian
Erredakzioa
Zazpigarren hilabetea da Nafarroan behera egiten duela. Bestalde, Gipuzkoan egin du gora gehien, % 2,24. Bizkaian % 2,01 hazi da, eta % 1,24 Araban.
Bigarren hilabetea da EAEn gora egiten duela. Irudia: EiTB
Langabe kopuruak gora egin du EAEn irailean eta bigarren hilabetea da jarraian gora egiten duela. 3.379 langabe gehiago ditu Erkidegoak, % 1,95 gehiago) eta guztira 176.486 langabe daude hiru lurraldeetan, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak zabaldutako datuen arabera.
Gipuzkoan egin du gora gehien langabeziak aurreko hilabetearekin alderatuta euskal lurraldeen artean, alegia % 2,24, eta guztira 49.155 daude. Bizkaian % 2,01 hazi da (99.103 langabe guztira) eta Araban 28.228 daude guztira, % 1,24.
Euskadin, emakumeen artean igo da gehien langabezia, hain zuzen, 1.908 langabe gehiago daude, eta guztira 90.695 dira lan barik dauden emakumeak, gizonezkoen artean, ordea, 1.471 pertsona gehiago daude beharrik gabe, 85.791an kokatuta.
Sektoreak kontuan hartuta, zerbitzu sektorean hazi da langabe kopurua gehien. Izan ere, 3.100 langabe gehiago daude; halere, gainerako sektoreetan langabeziak behera egin du: 153 langabe gutxiago daude Industria sektorean, 105 gutxiago Hirigitzan eta 2 gutxiago Nekazaritza sektorean.
Halaber, 63.776 kontratu sinatu dira irailean, horietatik 4.584 mugagabeak izan dira eta 59.192 behin-behinekoak.
Nafarroan, ordea, 318 langabe gutxiago daude irailean, hori dela eta, 50.407 langabe daude guztira, eta zazpigarren hilabetea da behera egiten duela lurralde horretan.
Iazko iraileko datuekin alderatuta, langabe kopuruak % 1,47 (730) egin du gora, aipatutako Ministerioaren datuen arabera.
Espainian, oro har, langabezia 0,54 hazi da (25.572 gehiago) eta guztira 4.724.355 langabe daude. Horrela, aurreko zazpi hilabeteetan hartutako beheranzko joera eten egin da.
Urte hasieratik, 124.368 pertsobna gutxiago daude langabeen artean, 2006tik hona izandako beherakadik garrantzitsuena da.
Iazko irailarekin alderatuta, 19.076 langabe gehiago daude, % 0,41, 2007rik izandako baliorik txikiena.
'Ez dira datu onak'
"Iraileko langabezia-datuak ez dira onak izan", onartu du Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasun sailburuak. "Ez gara enplegu berriak sortzeko gai izan", azpimarratu du.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Tapiak esan du lan arloak ez dituela garai onenak bizi, Euskadiko ekonomiak ez duelako oraindik susperraldia hasi. "Garai txar batean gaude oraindik ere", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa