18:10

Krisi Ekonomikoa 2020

Osokoa Eusko Legebiltzarrean

PFEZa eta sozietate-zerga berrikustea proposatu du EAJk

Erredakzioa

Ohiko etxebizitzagatik ezarritako kenketa mantendu, eta iruzur fiskalari aurre egiteko, ''zehapen-araubidea gogortu'' nahi dute. Legebiltzarrak otsailaren 15ean eztabaidatuko du fiskalitateaz.

  • Andoni Ortuzar

    Andoni Ortuzar. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak zerga erreforma egiteko proposamena helarazi die ostegun honetan Eusko Legebiltzarreko taldeei. Jeltzaleen hitzetan, izaera ''irekia'' du, alderdi guztien artean eztabaidatzeko.

Joan den astelehenean onartu zuen EAJk proposamena, eta ''ekonomia indarberritzea eta beharrezkoa den dirua biltzea'' du helburu. Horretarako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) eta sozietate-zerga berrikustea proposatzen du EAJk.

Hala, PFGZa sinplifikatu nahi dute, eta mailarik altuenetan tarte gehiago ezarri, ''gehien dutenek gastu publikoari eusteko gehiago lagundu dezaten''. Egun indarrean dauden murrizketak eta salbuespenak mugatzearen aldekoak dira jeltzaleak.

Enpresek ordaintzen duten sozietate-zergaren inguruan ere berrikusketa ''sakona'' proposatzen du EAJk. Hala, kenkariak berrikusi nahi dituzte (eraginkorrei eutsi eta beste batzuk bertan behera uzteko), eta ''inposizio bikoitza bertan behera utzi eta salbuespenaren alde egin''.

Bestalde, ohiko etxebizitzagatik ezarritako kenketari eutsi nahi diote jeltzaleek, muga batzuekin.

Iruzur fiskalari aurre egiteko, ''zehapen-araubidea gogortzea'' proposatu die EAJk beste alderdiei, eta isun gehienetan egun indarrean dagoen zigorra bikoiztu nahi dute.

Halaber, Estatuan ezarritako hainbat zerga ere abian jartzea aztertu nahi dute, tartean energiaren sektorearen gaineko zerga eta zenbait loteria sariri ezarritakoak.

Bestalde, zerga kontuetan Euskadin ''arkitektura amankomun'' baten alde egin dute jeltzaleek.

Eusko Legebiltzarrak fiskalitatearen inguruan egingo duen saio monografikoa otsailaren 15ean izango da, PSE-EEtik jakitera eman dutenez.

Bozeramaileen Batzordearen bileran adostu dute egun horretan egitea, Legebiltzarreko osokoaren aurretik. Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea kexu agertu da, data berandu iruditzen zaiolako.

Udal Lege proposamena

Bestalde, Eusko Legebiltzarra gaur egiten ari den osokoan, EAJk eta PPk atzera bota dute PSE-EEk proposatutako Udalen Legea aintzat hartzea. Izan ere, bi alderdi horiek kontra bozkatu dute, PSE-EEk eta UPyDk alde, eta EH Bildu abstenitu egin da.

Patxi Lopezen Jaurlaritzak aurkeztu zuen lege proposamen berdina da gaur aurkeztu dutena. Orduan, proposamena ez zuten tramitatu ere egin, hauteskundeak aurreratu zirelako, eta Arabako eta Bizkaiko aldundiek helegitea jarri zutelako.

Proposamen horretan udalen eskumenak eta eskumen horiek finantzatzeko formulak proposatzen ziren. Gainera, berrikuntza gisa, udalen ordezkaritza batek Euskal Finantzen Kontseiluan parte hartzea proposatzen zuen, egun Jaurlaritza eta aldundiak soilik baitaude aipatu erakundean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena