18:38

Fagor

Eskaintza hobea

Cevitalek 23 milioira igo du Fagorrengatik egindako eskaintza

Erredakzioa

Aurrez egindako eskaintza 5 milioi eurotan igo du, eta halaber 450 enplegu zuzen bermatzen ditu lehenengo urtean, aurreko eskaintzan baino 150 gehiago.

1:12
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cevital talde aljeriarrak Fagor Etxetresnaken truke egindako lehen eskaintza hobetu du. Hala, orain 23 milioi euro eskaini ditu ( 5 milioi gehiago) eta halaber 450 enplegu zuzen bermatzen ditu lehenengo urtean, aurreko eskaintzan baino 150 gehiago.

Fagor Etxetresnaken aktiboak eskuratzeko interesa duten enpresek gaur arteko epea zuten beren eskaintzak hobetzeko, eta momentuz Aljeriako taldeak soilik eman du bere eskaintzaren berri.

Cevitalek Donostiako Merkataritza alorreko 1. zenbakiko epaitegian aurkeztu du eskaintza berria, Cevitalek ohar bidez jakinarazi duenez. Eskaintza onartuz gero, Cevitalek 18 milioi euro eskura ordainduko lituzke eta gainerako 5 milioi euroak hurrengo urtean.

Aljeriako taldeak konfort adarreko aktiboak gehitu ditu eskaintza berrian. Aurretik egosketa eta etxekotresna txikien ekoizpen adarrerako egina zuen eskaintza.

Bestalde, Cevitalek 450 lanpostu zuzen bermatzen ditu lehen urtean, horietatik 330 kooperatibako bazkide ohiak izango lirateke eta gainerako 120ak Mondragon Korporazioko langile ohiak. Guztira, 1.450 lanpostu sortu nahi ditu Cevitalek: 450 zuzenak eta beste 1.000 zeharkakoak. Halaber, 2019. urterako 520 lanpostu zuzen sortu nahi ditu.

Cevitalen proiektuak Edesa, Fagor, Aspes eta Splendid marken jarraipena bermatuko du eta zerbitzu teknikoari ere eutsi egingo dio. Halaber, Malaysiako filialean duen parte-hartzea beregain hartuko du eta De Dietrichekin Txinan duen "joint venture" delakoari ere eutsiko dio.

Cevital talde aljeriarraz gain, beste hiru enpresak adierazi zioten epaileari lehen eskaintza hobetzeko intentzioa. Momentuz, beste enpresek ez dute beren eskaintzaren gaineko xehetasunik helarazi ordea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena