20:36

Fagor

Erabakia

FagorBrandt Cevitali ematea erabaki du Frantziako Justiziak

Erredakzioa

Guztira, 1.341 lanpostu salbatuko dira, lau fabriketan eta bi bulego zentraletan.

1:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nanterreko Merkataritza Auzitegiak Cevital Aljeriako enpresari FagorBrandt Fagor etxetresnaken Frantziako filialaren zati handiena ematea erabaki du, astearte honetan. Beste bi proiektu partzial ere ematea erabaki du; ondorioz, 1.800 langileen bi heren salbatzea ahalbidetuko du.

Guztira, 1.341 lanpostu salbatuko dira, lau fabriketan eta bi bulego zentraletan, enpresako zuzendaritzak ohar batean jakitera eman duenez.

Epaileen erabakiak enpresari etorkizuna ireki dio. Ordainketak bertan behera utzi zituzten azaroan, eta makinak geratuta daude, osagaiak erosteko krediturik ez izanda.

Brandt France

Enpresa berriak bere ibilbidea asteazken honetan hasiko du, eta Brand France izena hartuko du; Cevital enpresaren (2007an sortu zen) etxetresnaken sartuta egongo da.

"Cevitalen proiektua Europan, Afrika Iparraldean eta Ekialde Ertainean dauden etxetresnen aktore erregional bat eraikitzea da", azaldu du enpresak.

Cevitalek era zuzenean Orleansko bi fabrikak hartuko ditu, Reui eta Cergyko bulegoa zentralez gain, biak Paris kanpoaldean.

Guztira, Aljeriako enpresak FagorBrandteko1.202 langile berreskuratuko ditu.

10 milioi euroko kreditua

Frantziako Gobernua zuzenean inplikatu da enpresa salbatzeko garaian, 10 milioi euroko kredituarekin. Horren bitartez, aste batzuetan jarduera ixteko erabakia atzeratzea ahalbidetu du.

Cevital, Mondragoneko fabrikekin geratzeko hautagaia

Azken batean, salmenta desblokeatu duena Donostiako Merkataritza Auzitegiak Cevitalen Brandten patenteen (Dietrich, Vedette, Sauter eta Easycook) erosketa egiteko jarritako baldintza izan zen, Frantziako filialari buruzko eskaintza mantentzeko.

Une batean Donostiako epaileak Cevitali bere eskaintza 35 milioi eurora igotzea eskatu zion arren, azkenean 25 milioi eurogatik saltzea erabaki du.

Aljeriako enpresa Eskoriatzako eta Garagartzako (Arrasate) fabrikekin geratzea hautagaia ere bada. Kataluniako enpresa batek eta Poloniako beste batek ere eskaintzan aurkeztu dituzte.

 

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena