00:59

Fagor

Frantziako filiala

Cevital talde aljeriarra, Fagor-Brandt erosteko hautagai bakarra

Erredakzioa

Ostiral honetan bukatzen zen eskaintzak aurkezteko epea. Asteazkenean emango dute Frantziako filialaren etorkizunaren berri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Cevital enpresa-talde aljeriarra izan da Fagor Brandt Frantziako filiala erosteko eskaintza egin duen bakarra, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.

Ostiral honetan bukatzen zen eskaintzak egiteko epea, eta datorren asteazkenean emango dute lantegiaren etorkizunaren berri.

100 milioi euroko eskaintza egiteko asmoa iragarri izan du aurretik ere Cevitalek eta ez da lehen aldia Frantzian zailtasunetan dagoen enpresaren bat erosten saiatzen dena.

Issab Rebrab da Cevitalen burua, eta siderurgiarekin, ibilgailuen salmentarekin, energia nuklearrarekin eta banaketarekin zerikusia duten enpresa multzoa du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena