20:47

Fagor

Krisia Fagorren

Ekarpenak igotzea proposatu du Lagun Arok

Erredakzioa

Batzar nagusian ekarpenak %1,5 igotzeko proposatuko du. Modu horretan, Fagor Etxetresnaken bazkideen konpromisoei aurre egin nahi die.

  • Fagor Etxetresnak. Efe

    Fagor Etxetresnak. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Lagun Aro EPSVk enpleguari laguntzeko prestatzioak finantzatzeko kuotak igotzea proposatuko du erakundearen batzar nagusian. %1,5eko igoera proposatuko du, eta horren bidez, Fagor Etxetresnaken bazkideen konpromisoei aurre egin nahi die.

Prentsa oharra kaleratu du erakundeak. Bertan azaldu duenez, Fagorren egoerak ez du eraginik izango kudeatzen dituen pentsioen sisteman eta enpleguari laguntzeko prestazioan soilik eragingo duela adierazi du. Onurak nagusi izan diren urteetan jasotako diruarekin osatutako funtsa du prestazio horrek, egun, 35 milioi euro dituen funtsa hain zuzen ere.

Lagun Aro EPSVen ekarpenak egiten dituzten Fagorreko bazkideak 1.800 dira. Horietatik 600 langilek aurrejubilazioa izango dute. Langabezian geratuko direnak, berriz, taldeko beste kooperatiba batzuetan birkokatzen saiatuko dira. Bitartean, langabezirako prestazioa jasoko dute, gehienez 24 hilabetez. Kasu guztietan, gizarte prestazioetarako estaldura izango dute.

Erakundeak ez du zehaztu egoerak ze eragin ekonomiko izango duen enpleguari laguntzeko prestazioan, haiz eta ekarpenen igoera ekarriko duen. Gastua, hainbat urtetan banatuko da, eta 2014tik aurrera prestatzio horretara bideratzen den ekarpena handitu beharko da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena