00:56

Fagor

Fagor Etxetresnak

Epaitegiak onartu egin du Fagorren eta bi filialen konkurtsoa

Erredakzioa

Zehazki, Fagor Etxetresnakek eta Fagor Irelandek elkarrekin aurkeztutako borondatezko konkurtsoa onartu du, eta Poloniako filialaren konkurtso arrunta deklaratu du.

  • Fagor etxetresnak itxita

    Fagor etxetresnak itxita

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako merkataritza arloko epaitegiak onartu egin du Fagor Etxetresnakek eta Fagor Irelandek elkarrekin aurkeztutako borondatezko hartzekodunen konkurtsoa. Halaber, Fagor Mastercook Poloniako filialaren konkurtso arrunta deklaratu du.

Astearte honetan kaleratutako epaietako batean, auzitegiak eskuduntzat jo du bere burua Fagor Etxetresnaken konkurtsoaren berri izateko, kooperatibaren egoitza soziala Gipuzkoan baitago. Fagor Ireland filialaren kasuan ere, eskuduntzat jo du auzitegiak bere burua, filial horrek ez baitu egoitza propiori ezta langilerik ere Irlandan. (Azpikontraten bidez egitura txikia du Irlandan, betebehar fiskalei, administratiboei eta legalei aurre egiteko).

Epaitegiak kaleratutako testuaren arabera, kooperatibak aurkeztu duen dokumentazioa oinarri hartuta ondoriozta daiteke egun kaudimenik gabe dagoela Fagor Etxetresnak, eta gutxi barru egongo dela Fagor Ireland.

Auzitegiak ''garrantzi berezia'' duen hartzekodunen konkurtsotzat jo du Fagorrena.

CNMV eta Banco Popularrek izendatuko dituzte administratzaile konkurtsalak

Halaber, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak eta Banco Popularrek, hartzekodun gisa, administratzaile konkurtsalak izendatzea ebatzi du epaileak.

Poloniako filiala

Fagor Mastercook Poloniako filialaren harian, auzitegiak ebatzi du konkurtso horren berri izateko eskuduna dela, filial horren zordun nagusia Gipuzkoan duelako egoitza.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena