10:13

Fagor

Hartzekodunen konkurtsoa

Fagor Etxetresnaken 'domino efektuaz' ohartarazi du Atutxak

Erredakzioa

EAJren BBBko presidenteak adierazi duenez, Edesaren kontura Aldundiak egindako eskaintza "Fagorrekin hitz eginda" zegoen, "hainbatetan gainera", baina azkenean "ez da atera", deitoratu du.

  • Itxaso Atutxa

    Itxaso Atutxa, artxibozko argazki batean. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartzeak kaltea eragin du Bizkaiko enpresetan eta erabakiak izan dezakeen 'domino efektuaz' ohartarazi du Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko (BBB) presidenteak.

Onda Vasca irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean, Edesaren bideragarritasun plana aurrera atera ez izana deitoratu du, Bizkaiko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ahaleginak gorabehera. "Azkenean ez da atera", erantsi du. "Jaurlaritzak hilabeteak daramatza langile horientzat konponbide bat topatu guran, hori da bere kezka nagusia", agertu du.

Azaldu duenez, Edesaren kontura Aldundiak egindako eskaintza "Fagorrekin hitz eginda" zegoen erakundeen arteko bileraren aurretik, "hainbatetan gainera". Akordioa iragarri eta hiru egunera, "beste aukerarik ez zegoela" plazaratu zuen Fagorrek, adierazi du.

Langileen egoeraz ere mintzatu da EAJko buruzagia. Nabarmendu duenez, beharginak beste enpresa batzuetan sartzen "bazkideentzako konponbidea topatzen dabil" Mondragon Korporazioa, baina "kooperatibistak ez diren langile asko dago, langabezian" eta Bizkaiko beste enpresa batzuetan ere "egoera oso larria da". Batzuk itxi behar izan dituztela gogorarazi du, eta ildo horretan, "gerta litekeen domino efektuaz" ohartarazi du, "fitxak bata bestearen ondotik jausi ahal dira", gaineratu du.

Txanponaren beste aldean, ITP enpresa bizkaitarrak lortutako kontratua edo sektore aeronautikoa sustatzeko Zamudioko parkearen bultzada aipatu ditu Atutxak. "Denbora daramagu negozio aukera hau lantzen, punta-puntako kontua da", azpimarratu du honen kontura.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena